Inplanteak
Hortzak falta edo aldatu behar dienean gaur egun eskaintzen diren tratamenduen artean teknika aurreratuena dela esan dezakegu. Norberaren piezak kendu ondoren, horiek ordezteko egiten dira inplanteak.
Lehenengo kirurgia lana eskatzen du eta 3-4 hilabete pasa ondoren, inplante edo pieza berriak jarriko dira, finkoak edo kentzekoak.
Berme osoz lana egiten duen lantaldearen babesa izango duzu, eta emaitza segurua eta osasuntsua eskaintzea dugu helburu nagusia.
Ortodontzia
Invisalign edo ortodontzia ikustezina da, gaur egun, orotodontzia arloan dagoen tratamendu arrakastatsuena. Izan ere, emaitza zoragarriak eskaintzen ditu, erabiltzen diren ferula gardenei esker.
Bukaerako emaitza birtualki eta 3D formatuan ikusi ahal izango duzu tratamendua hasi aurretik, eta horrek, konfiantza osoz aukeratzera eramaten gaitu.
Estetika lanak
ZURIKETAK
Tratamendu kontserbatzailea da, hortzentzat kalterik gabekoa eta emaitza ikusgarriak eskaintzen dituena.
KARILAK
Hortzen kolorea, forma edo anatomia aldatzeko erabiltzen da, hortza oso gutxi ukitzen delarik. Emaitza liluragarriak eskaintzen dituen gaur egungo tratamendua da.
KOROIAK ETA ZUBIAK
Hortzek babes eta zahar-berritze handiagoa behar dutenean erabiltzen dira koroiak eta zubiak. Metalik gabekoak gomendatzen dira gaur egun, estetikoagoak direlako, izan ere, bistan geratzen den metala ezkutatu nahi da.
Periodontzia eta higiene lanak
Lan estetiko guztiak alferrik dira oinarri diren hezurrak eta ehun bigunak edo hortzoiak ez baditugu zaintzen, eta horregatik, garrantzitsua da gure higienistak emandako gomendioak kontutan hartzea.
Bere lana guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu bezeroak motibatzeko eta horien ahoak osasuntsu mantentzeko.